Politika -

Atxiloketa

Epaileak kartzelara bidali du Jokin Aranalde

Atzo atxilotu zuten Aranalde. Estraditatu ostean, Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratu du, ETArekin kolaboratzea egotzita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak espetxera bidali du Jokin Aranalde Olaondo, Bot, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko (EIPK) mintzakideetako bat. Atzo atxilotu zuten Aranalde Beskoitzen (Lapurdin) eta, espainiaratu ostean, Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratu du, ETArekin kolaboratzea egotzita, iturri judizialek Efe agentziari jakitera eman diotenez.

Zehazki, ETAko taldeentzat kideak erakartzea leporatzen diote. Aranalde atxilotzeko euroagindua 2013an eman zuen Auzitegi Nazionalak, 2000 eta 2003 bitartean ETAra kideak erakartzeko aparatukoa izatea leporatuta.

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak, bestalde, "irmoki" salatu du kolektiboaren mintzakidea den Jokin Aranalde atxilotu eta euroagindua gauzatu izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea