Politika -

Montpellierren

ETAren zulo bat aurkitu dute lehergailuak egiteko materialarekin

Frantziako Polizia atzemandako materiala aztertzen ari da. Barruan, armak eta dokumentazioa ere daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako hiru espeleologok ETAren zulo bat aurkitu dute Montpellierreko ipar-mendebaldean. Barruan hiru bidoi zeuden lehergailuak egiteko materialarekin, armekin eta dokumentazioarekin, terrorismoaren kontrako borrokako taldeek aditzera emandakoaren arabera.

Lehen informaziok diotenez, espeleologoek aurkikuntzaren berri eman diote Frantziako Poliziari eta agenteak Montpellierren dira orain, atzemandako materiala aztertzen.

Azken hilabetean Frantzian aurkitzen duten bigarren zuloa da. Azaroaren 17an gendarmeek beste zulo bat aurkitu zuten, barruan bidoi bat zegoen, materiale informatikoarekin eta diru kontuak idatzita zeuden paper batekin.

Orduan, Saint Angulin udalerrian aurkitu zuten, Charente departametuan, eta herritar batek eman zuen zuloaren berri.

Bidoiak 100 litroko bolumena zuen. Paperak euskaraz idatzita zeuden eta zenbait diru kontuen berri ematen zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea