Politika -
CGPJren ustez
Espetxealdi iraunkor berrikusgarria 'Konstituzioaren aurkakoa' da
Gallardonek bultzatutako Zigor Kodearen erreformaren parte da neurria.
Erredakzioa
Margarita Robles Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko batzordekideak txosten bat bidali du, eta, bertan, Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak bultzatutako Zigor Kodearen erreforma Konstituzioaren aurkakoa dela adierazi du, espetxealdi iraunkor berrikusgarriari dagokionez.
Segurtasun neurrien erregulazio berria kritikatu du, muga maximorik ez jartzegatik. Halaber, "segurtasun kustodia da mesfidantza handiena sortzen duena" nabarmendu du, kartzelaldiaren ostean erregulatuta "bete beharreko neurri pribatiboa" delako, eta hori Konstituzioan egotea eztabaidagarria" delako.
Txostenaren arabera, "zalantzagarria da askatasun gabetze iraunkorra bateragarria izatea" Konstituzioko 25.2 artikuluan jasotako gizarteratzearekin.
Ostegunean aztertuko dituzteBotere Judizialeko Kontseilu Nagusiak ostegunean aztertuko du Margarita Roblesek egindako txostena. Aurreikusi dutenez, txostena bihar eramango dute aurrera, eta erredakzioa gutxi gora behera aldatu gabe duela iritsiko da osoko bilkurara, hilaren 20an.