Itxi

Politika

Jaurlaritza berria

Ricardo Gatzagaetxebarria, 'Legebiltzarreko sua'

Erredakzioa

Legebiltzarkide jeltzaleak hainbat ika-mika izan ditu Patxi Lopez lehendakari ohiarekin.

  • Ricardo Gatzagaetxebarria. EFE

    Ricardo Gatzagaetxebarria. EFE

Ricardo Gatzagaetxebarria Bastida EAJko legebiltzarkidea Iñigo Urkullu lehendakariaren Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburua izango da. Azken legegintzaldian ekonomia gaietan Patxi Lopez lehendakariaren 'zigorra' izan da.

Gatzagaetxebarria azken legegintzaldian Eusko Legebiltzarrean ekimen gehiago aurkeztu zituen parlamentarietako bat izan zen, eta ika-mika ugari izan zituen Lopezekin, ekonomian "ezjakina" izatea egotzi zionekoa, kasu.

Sailburu berria Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta 2005. urtetik da legebiltzarkide Gasteizko Ganberan. Aldez aurretik, 1996tik 2004ra, senatari izan zen, eta Toki Administrazio zuzendaria Jose Antonio Ardanza lehendakariaren Gobernuan.

Beste hainbat karguren artean, zinegotzi ere izan da Ondarroako udalean, eta aholkulari juridikoa Lehendakaritzan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena