Politika -

Ordezkoa hautatzea luza liteke

EAJren Batzar Nagusiak Urkulluren ondorengotzaren gainean erabakiko du

Batzarrak bi prozesu izango ditu ondorengoa hautatzeko; afiliatuek ordezkoa aukeratu edo Batzar Nagusiak berak EBBko burukide bat aukeratu.

EAJren Batzar Nagusiak Urkulluren ondorengotzaren gainean erabakiko du. Irudia: EFE
EAJren Batzar Nagusiak Urkulluren ondorengotzaren gainean erabakiko du
EAJren Batzar Nagusiak Urkulluren ondorengotzaren gainean erabakiko du. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk Iñigo Urkulluren ondorengoa aukeratzeko prozesuaren inguruan eztabaidatuko duen ez ohiko Batzar Nagusia abenduan bertan deitzea espero da, jeltzalea aurreko ostegunean lehendakari izendatu eta datorren larunbatean Gernikako Batzar Nagusietan karguaren zina egin eta gero.

Jeltzaleen arabera, Batzar Nagusiak Urkulluren ondorengoa aukeratzeko prozesua ezartzeko ahalmena izango du. Batetik, ohiko prozesua aukera lezake, hau da, afiliatuek barne prozesu batean presidentea aukeratzea. Bestetik, EBBren kide bat aukeratzearen alde egin lezake.

Bigarren bide horri jarraituz gero, prozesu berria eta arina izango litzateke EAJrentzat, Batzar Nagusiko kideek aukeratuko lukete EBBren presidentea beste batzar batean.

Bide arin hori aukeratzen badute, EAJren presidente berria urtarrilerako egongo litzateke izendatuta, baina ohiko prozesua aukeratzen badute, afiliatuen esku utzita, litekeena otsailaren bukaerara arte Presidentetza berria aukeratuta ez egotea da.

Urkulluk EBBren Presidentetza lehendakari izendatu ostean utziko du, bere alderdiak inoiz ez duelako "buru biko" eredua onartu. Hori dela eta, EAJren buruzagiak erabaki zuen behin lehendakari izendatuta alderdiaren Presidentetza utziko zuela.

Iñigo Urkullu EBBren presidente aukeratu zuten bigarrenez 2012ko urtarrilean egindako Batzar Nagusian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea