Itxi

Politika

Jaurlaritza berria

Ana Oregi, ibilbide luzea Jaurlaritzan

Erredakzioa

Aurrez, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza saileko zuzendaria eta Ibarretxeren agintaldian Esther Larrañagaren sailburuordea izan zen.

  • Ana Isabel Oregi Bastarrica, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua.

    Ana Isabel Oregi Bastarrica, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua.

Ana Isabel Oregi Bastarrica izango da Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua Iñigo Urkullu lehendakariaren Gobernu berrian. Aurrez, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako saileko zuzendaria eta Lurralde Antolamenduko sailburuordea izan zen.

Sailburu berria hirigintza arkitektoa da, eta Hirigintza Zuzenbidean diplomatua ere bada.

Eusko Jaurlaritzaren baitan ibilbide luzea du. 2000. urtean Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Ingurumen gaietarako ordezkari izendatu zuten. Hurrengo urtean Jaurlaritzako Etxebizitza saileko zuzendaria izan zen, eta urte bat geroago, Uren zuzendaritza eman zioten.

Bestalde, Juan Jose Ibarretxeren agintaldian Lurralde Antolamenduko sailburuordea izan zen; Esther Larrañaga zen orduan sailburua.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena