Itxi

Politika

Jaurlaritza berria

Cristina Uriarte, hezkuntza alorrean ibilbide luzea duen irakaslea

Erredakzioa

UPV-EHUko Gipuzkoako errektoreordea izandakoa da, Iñaki Goirizelaia errektorearen lehen agintaldian.

  • Cristina Uriarte. Argazkia: UPV-EHU

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu berria Hondarribikoa da sortzez, eta bere ibilbide profesionala hezkuntzari lotua egon da beti.

Kimika Zientzietan doktorea da eta UPV-EHUko Donostiako Kimikako fakultatean eskolak ematen ditu.

Euskal Herriko Unibertsitate Publikoaren baitan, beste hainbat ardura ere izan ditu sailburu izendatu berriak. Hala, UPV-EHUko Gipuzkoako kanpuseko Kanpo Harremanen arduraduna eta zuzendaria izana da. Bestalde, Gipuzkoako errektoreordea izandakoa da, Iñaki Goirizelaia errektorearen lehen agintaldian.

Sailburu berria ez dago EAJ alderdiari lotuta, independientea baita.


  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena