Politika -

Donostiako Udalaren omenaldia

Urquijok Auzitegi Nazionalera eraman du Txillardegiren omenaldia

Donostiako Udalak Hiritar Merezimenduaren Domina eman izana terrorismoa goratzea izan litekeela uste du Urquijok, Txillardegi ETAren sortzaileetako bat izan baitzen.

Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi'. EITB
Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi'. EITB
Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi'. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Javier Zaragoza Auzitegi Nazionalaren fiskalburuari igorri dio Donostiako Udalak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazle eta hizkuntzalari zenari Hiritar Merezimenduaren Domina eman izana. Hain zuzen ere, terrorismoa goratzea egotzi dio Udalari, Txillardegi ETAko sortzaileetako bat izan baitzen.

Donostiako Udalak bost domina eman zituen atzo; horietako bat, Txillardegiri. PPk ez beste alderdi guztiek alde bozkatu zuten.

Urquijok fiskalari igorritako idatzian adierazi duenez, baliteke omenaldi horrek terrorismoaren biktimak aintzatesteko legea eta Zigor Kodea urratzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea