Politika -
Erregearen mezua
'EH Bilduk EITBri eginiko presioa' onargaitza da PSErentzat
EITBk erregearen mezua igortzeak sortu duen polemika artifiziala dela uste du Pastorrek, "aurreko urteetan ere berdina egin baita".
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor PSE-EEko ordezkariaren ustez, 'EH Bilduk EITBren independentziaren gainean egindako presioa onargaitza eta guztiz desegokia da'.
Prentsaurreko batean, EITBk erregearen mezua igortzeak sortu duen polemika artifiziala dela adierazi du Pastorrek, "aurreko urteetan ere berdina egin baita". Horren baitan, errespetua eskatu du bai EITBrentzat eta baita Alberto Surio zuzendari orokorrarentzat.
PSOEren diskurtsoaz bat egiten du
Erregearen diskurtsoari dagokionez, "PSOEk, erregeak esan bezala, krisitik irtetzeko murrizketez gain hazkunde politikak egin behar direla babesten du".
"Krisiaren aurrean akordioak lortu eta batuta egon behar garela esaten duenean PPren Gobernuari beste alderdi batzuekin akordioak lortu behar dituela esan nahi diola uste dut", gaineratu du Pastorrek.