Politika -

Erregearen mezua

PP: 'Gakoa batasunari eginiko deia izan da'

Barredaren ustez, "egindako diskurtsoarekin, erregeak errealitatea zein den badakiela erakutsi du, eta oso hurbilekoa izan da, batez ere gazteekin eta atzerrira joan behar izan direnekin".

Leopoldo Barreda PPko bozeramailea. Argazkia: eitb.com
Leopoldo Barreda PPko bozeramailea. Argazkia: eitb.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leopoldo Barreda Kongresuko PPko bozeramaileak erregearen mezuaren gakoa batasuna lortzeko eginiko deia izan dela adierazi die Bilbora gerturatutako kazetariei.

"Erregeak batasunari eta interes orokorrari eginiko deia konfiantzako mezu bat da, aurrera irtetzeko indarra izan behar dugula gogorarazteko", azpimarratu du parlamentariak.

Barredaren ustez, "egindako diskurtsoarekin, erregeak errealitatea zein den badakiela erakutsi du, eta oso hurbilekoa izan da, batez ere gazteekin eta atzerrira joan behar izan direnekin",

"Interesatutako irakurketak"

Jose Antonio Pastor ordezkari sozialistaren hitzei aurka eginez, Barredak ez du uste erregeak murrizketak kritikatu dituenik.

"Ez da interesatutako irakurketarik egin behar", ziurtatu du barredak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea