Politika -
Euskal selekzioa
Etxeratek elkarretaratzea egingo du larunbatean Donostian
Euskal selekzioak Boliviaren aurka jokatuko duen partidaren aurretik egingo dute elkarretaratzea. Protesta arratsaldeko 19:00etan egingo dute, Anoeta estadioaren atarian.
Erredakzioa
ETAko presoen senideek elkarretaratzea egingo dute datorren larunbatean, Donostian, urtarrilaren 12an presoen eskubideen alde Bilbon egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egiteko.
Euskal selekzioak Boliviaren aurka jokatuko duen partidaren aurretik egingo dute elkarretaratzea. Protesta arratsaldeko 19:00etan egingo dute, Anoeta estadioaren atarian.
Donibane Azkarate Etxerateko ordezkariak agerraldia egin du gaur goizean Donostiako hotel batean, elkarretaratzea ezagutarazteko, elkarteko 40 bat lagunekin batera.
Euskal selekzioaren jaian euren "ahotsa" entzungo dela adierazi du Azkaratek.
Bestalde, urtarrilak 12ko manifestazioan parte hartzeko deia egin du Azkaratek. Asteburu horretan ez dute bisitarik egingo, Bilboko manifestazioan egon ahal izateko.
Espainiako Gobernuaren espetxe politikarekin "amaitzeko" unea iritsi dela adierazi du. Aurrerapausoak eman ahal izateko, presoen eskubideak errespetatzea beharrezkoa dela gaineratu du.