Politika -
Larrotegiko futbol zelaian
ETAko presoen aldeko futbol partida jokatu dute Lekeition
Herrirak sustatutako ekimen honetan Realaren eta Athleticeko zenbait jokalari ohiek parte hartu dute.
Erredakzioa
ETAko presoei elkartasuna adierazteko igande honetan Lekeition izandako futbol partidan parte hartu dute Realaren eta Athleticeko hainbat jokalari ohiek, tartean Mitxel Loinaz, Luciano Iturrino eta Mikel Orbegozo,
Larrotegiko futbol zelaiak hartu du Herrira plataformak sustatutako ekimen hori. Bertan mila lagun inguru bildu dira, eta ETAko presoen itzuleraren aldeko oihuak izan dira entzungai. Partidan Maribi Ugarteburu eta Iñaki Goioaga EH Bilduko senatari berria izan dira.
Partida hasi aurretik, Bilbon urtarrilaren 12an presoen aldeko martxan parte hartzeko deia egin dute jokalariek. Halaber, "Presoak eta errefuxiatuak, etxera" leloa zuen kartela ere erakutsi dute.