Politika -

Lehendakariaren mezua

Mezua 'asmo honen katalogo' hutsa izan zela kritikatu du PSE-EEk

Isabel Celaaren iritziz, Urkulluk "hurrengo bi urteetan arazoak eta doikuntzak izango direla esan zuen, baina ez zituen doikuntzak zehaztu, eta horrek murrizketen kutsu handia du".

Isabel Celaak kritika gogorrak egin dizkio Urkullu lehendakariaren mezuari. EITB.
Isabel Celaak kritika gogorrak egin dizkio Urkullu lehendakariaren mezuari. EITB.
Isabel Celaak kritika gogorrak egin dizkio Urkullu lehendakariaren mezuari. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Celaa PSE-Eeko legebiltzarkideak esan du sozialistek "lehetasunen zerrenda" bat entzutea espero zutela lehendakariaren mezuan, baina, azkenean, "asmo honen katalogoa" baino ez zela izan, eta asmo horiekin bat egitea saihestezina dela.

Sozialisten ustez, Iñigo Urkullu lehendakariak ez zituen bere proiektuak zehaztu, eta Gobernuaren lehentasunak zeintzuk diren azaldu dezan exijitu dio "larrialdien garaian gaudelako".

Celaaren hitzetan, Urkulluk "hurrengo bi urteetan arazoak eta doikuntzak izango direla esan zuen, baina ez zituen doikuntzak zehaztu, eta horrek murrizketen kutsu handia du; ez zuen esan doikuntza eta ongizate estatua nola uztartuko dituen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea