Politika -

Lehendakariaren mezua

PPk 'politikak zehazteko' eskatu dio Urkullu lehendakariari

Arantza Quirogaren ustez, lehendakariaren mezuan "hitz potoloak entzun genituen, zenbait ardatz aipatu zituen, baina inolako zehaztasunik gabe".

Arantza Quirogak legegintzaldiko nondik-norakoak zehazteko eskatu dio Urkulluri. Efe.
Arantza Quirogak legegintzaldiko nondik-norakoak zehazteko eskatu dio Urkulluri. Efe.
Arantza Quirogak legegintzaldiko nondik-norakoak zehazteko eskatu dio Urkulluri. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Quiroga Legebiltzarreko PPko bozeramaileak Gobernuak legegintzaldian hartuko dituen neurriak zehazteko eskatu dio Urkullu lehedakariari, "zehaztasun falta horrek ziurgabetasuna sortzen duelako eta ez delako batere ona Euskadiko ekonomiarentzat".

Donostian emandako prentsaurrekoan, Quirogak lehendakariaren mezua izan du hizpide. PPko kidearen esanetan, "hitz potoloak entzun genituen, zenbait ardatz aipatu zituen, baina inolako zehaztasunik gabe".

Quirogak berretsi egin du PPk "jarrera irekia" duela "Jaurlaritzaren ondoan egoteko erabaki zailak hartu behar direnerako, erabaki horiek beharrezkoak baitira konfiantza eta enplegua sortzeko". Quirogaren ustez, PPk "gauza zehatzak" nahi ditu EAJren Exekutiboarengandik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea