Politika -

2012ko balantzea

PPk 'ausardia' eskatu dio PSOEri Gobernuarekin 'elkarlanean aritzeko'

Alfonso Alonso popularraren iritziz, 2013. urtea "gogorra" izango da, baina "krisiarekin amaituko dugu".

Alfonso Alonso (PP). EITB.
Alfonso Alonso (PP). EITB.
Alfonso Alonso (PP). EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Alonso PPko bozeramaileak "ausardia" eskatu die sozialistei, alderdi bien artean hitzarmenak lortzeko eta Mariano Rajoyren Gobernuarekin "elkarlanean aritzeko".

Alonsok PPren balantzea aurkeztu du gaur Gasteizen egindako agerraldian. Popularraren hitzetan, 2013. urtea "oso zaila" izango da, baina "krisiarekin amaituko dugu eta susperraldia hasiko da".

Espainiak "batasuna" behar duela iritzi dio Alonsok eta, horregatik, PSOEri "akordioak lortzeko beldurra" baztertzeko eskatu dio. "Sozialisten jarrera negatibo eta kritikoak ez die etekinik ekarri", gaineratu du.

Egun PSOE eta PPren artean hainbat gai jorratu behar dituztela gogoratu du Alonsok. Gardentasun Legea edo Tokiko Administrazioaren erreforma aipatu ditu popularren bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea