Politika -

Pokemon operazioan inputatuta

Errugabea dela esanda dimisioa ematea baztertu du Santiagoko alkateak

Hala ere, ''alderdiaren araudia argia'' dela gogoratu du, eta, beraz, kautelazko neurririk ezartzen badiote kargua ''dudarik gabe'' PPren esku utziko duela iragarri du.

Angel Curras, Santiagoko alkatea. EFE
Angel Curras, Santiagoko alkatea
Angel Curras, Santiagoko alkatea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Curras (PP) Santiagoko alkatea Pokemon operazioan inputatu dute, eragimen-trafikoa egotzita. Currasek agerraldia egin du ordu batzuk geroago, eta bere erregabetasuna defendatzeaz gain, dimisioa emateko asmorik ez duela iragarri du. Halaber, ''lasaitasun osoz'' deklaratuko duela esan du, ''dena argituko'' delakoan.

Justiziarekin ''elkarlanean'' arituko dela azaldu du Currasek, eta epaileri eskatu duen informazio guztia ahalik eta arinen emateko agindua eman duela azaldu du.

Bere kabineteko burua ere inputatu dutela baieztatu du agerraldi horretan, eta inputazioaren arrazoiaz galdetuta, Currasek erantzun duela ez duela arrazoiaren berririk. Edonola ere, Salgueiriñoseko eskolako kontratazioarekin zerikusia izan dezakeela gaineratu du Santiagoko alkateak.

Dimisioa emateko asmorik ote duen ere galdetu diote, eta hark bere errugabetasuna defendatu du berri ere. Dimisioa emateko asmorik ez duela esan du, baina, hala, ere, ''alderdiaren araudia argia'' dela gogoratu du. Beraz, kautelazko neurririk ezartzen badiote kargua ''dudarik gabe'' PPren esku utziko duela ere iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea