Politika -
Urtarrilaren 12an
Capdeviellek eta Lassallek babesa eman diote Bilboko manifestazioari
Politika, kultura eta kirol munduko hainbat ordezkarik babesa eman diote ETAko presoen aldeko manifestazioari.
Colette Capdevielle eta Jean Lassalle diputatu frantziarrek atxikimendua eskaini diote Herrirak larunbaterako Bilbon deitu duen manifestazioari.
Ohar bidez eman du atxikimendu horien berri presoen aldeko plataformak. Colette Capdevielle diputatu sozialista da, eta Jean Lassalle, diputatua eta MoDem alderdiko lehendakariordea. Aurretik, politika, kultura eta kirol munduko hainbat ordezkarik babesa eman diote ETAko presoen aldeko manifestazioari.
“Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira” lemapean milaka lagun elkartuko dira Bilbon. Manifestazioa 17:30ean aterako da Casillatik.
Bestalde, Herrirak jakinarazi duenez, Ipar Euskal Herritik Bilbora joateko autobusak betetzen ari dira. Momentuz, 5 autobus bete dira.