Politika -

A Coruña

Resistencia Galegako ustezko kide bat atxilotu dute

Ames inguruko baso batean izan da atxiloketa, bart. Poliziaren arabera, atxilotuak Resistencia Galega taldeak erabili ohi dituen lehergailuak zeramatzan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak Resistencia Galega taldeko ustezko kide bat atxilotu du bart 22:30 aldera.

Barne Ministerioko iturriek jakitera eman dutenez, atxiloketa Ames inguruko baso batean izan da, A Coruñan.

Atxilotuak hiru lehergailu omen zeramatzan atxilotu dutenean, eta Poliziaren arabera, azken urteotako polizia-operazioetan Resistencia Galegari atzeman dizkioten lehergailu berdinak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea