Politika -

Ustezko ustelkeria

Oposizioak dimititzea eskatu dio Durani, Pallerols auzia dela eta

Bere alderdiak (UDC) aitortu egin du langabeak prestatzeko diru-laguntzez bitartez finantzatu zela.

Duran i Lleida. EFE
Duran i Lleida. EFE
Duran i Lleida. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oposizioak dimititzeko eskatu dio Josep Antoni Duran i Lleida UDCko buruari, 'Pallerols' auzia dela eta.

Auzi horren baitan, alderdiak aitortu egin du langabeak prestatzeko diru-laguntzez bitartez finantzatu zela, eta, beraz, 385.000 euro itzultzea onartu du. UDCk barkamena eskatu du, baina baztertu egin du Duran i Lleidak dimititzea. Izan ere, alderdiaren esanetan, diputatuak ez zuen gertatutakoaren berri izan.

Marta Llorens UDCko bozeramaileak adierazi duenez, alderdia ez dago "kondenatua". Horrenbestez, Duranek ez du zertan bete 2000. urtean esandakoa (irregulartasunak baieztatuko balira, dimititu egingo zukeela esan zuen).

Oposizioko alderdiek dimititzea eskatu diote, eta Generalitateak "beharrezko"tzat jo du UDCk "azalpenak" ematea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea