Politika -
Elkarrizketa Euskadi Irratian
Zabaleta: 'Euskadik Kataluniakoaren antzeko adierazpena egin behar du'
Zabaletaren iritziz, orain "ikusi egin beharko da" CiUk eta ERCk "erabakitzeko eskubidea" hauteskunde programan zeramaten beste alderdiei aurkeztutako testua noraino iristen den.
Erredakzioa
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiaren ustez, CiUk eta ERCk adostutako subiranotasun adierazpena "serioa" eta "zentzuzkoa" da, "kontuan hartu beharrekoa", eta Euskadin "antzeko zeozer" egin beharko litzakeela adierazi du.
Euskadi Irratian egindako adierazpenetan, adierazpen hori noraino iristen den "ikusi egin beharko dela" gaineratu du Zabaletak. Testua "erabakitzeko eskubidea" hauteskunde programan zeramaten alderdiei helarazi zioten CiUk eta ERCk ostegunean.
Halaber, subiranotasun-adierazpen hori EAEn eta Nafarroan "kontuan hartzekoa" dela esan eta "antzeko zerbait" egin beharko litzatekeela gaineratu du, Kataluniarekin dauden ezberdintasunak ahaztu barik.
Egitura "zaharkituak"
Araleko ordezkariaren arabera, herrien "nortasun kolektiboak lekua izan behar du" nazioen Europa eraikitzeko orduan. Europa horretan Estatuen egiturak "zalantzan" geratzen dira, Zabaletaren ustez, egitura horiek "zaharkituta" daudelako.
Horrez gain, Euskadiren eta Nafarroan eskubide historikoak eguneratzeko "bide demokratiko bakarra erabakitzeko eskubidea" dela azpimarratu du.