Politika -

Arrazoi pertsonalengaitik

Ignacio Ulloa Estatuko Segurtasun idazkariak kargua utzi du

Poliziako Sindikatu Bateratuaren ustez Barne ministroak bota du Ulloa. Ministroak Francisco Martinez izendatu du idazkari berri.

Ignacio Ulloaren dimisioa "arrazoi pertsonalek" bultzatu dute. Efe.
Ignacio Ulloaren dimisioa "arrazoi pertsonalek" bultzatu dute. Efe.
Ignacio Ulloaren dimisioa "arrazoi pertsonalek" bultzatu dute. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ignacio Ulloa Estatuko Segurtasun idazkariak dimisioa eman du arrazoi pertsonalak argudiatuta. Erabakia Ministroen Kontseiluan iragarriko dute, Ulloaren inguruko iturrien arabera.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak Francisco Martinez bere kabineteko burua izendatu du idazkari berri.

Ignacio Ulloa Rubio (Madril, 1967) 2011ko abenduan izendatu zuten Estatuko Segurtasun idazkari, eta horra iritsi aurretik Auzitegi Konstituzionaleko abokatua izan zen.

Estatuko Segurtasun Idazkaritza parte garrantzitsua da Barne Ministerioko egituran, izan ere, Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren Zuzendaritzak, Espetxeetako Idazkaritza Nagusia eta Terrorismoaren Aurkako Koordinazio Zentroa bere mende daude.

Gainera, Korrdinaziorako Batzorde Exekutiboa eta Nazioarteko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusia ere bere ardurapena daude.

SUP: 'Ministroak bota du'

Poliziako Sindikatu Bateratuak, aldiz, arrazoi pertsonalen bertsioa zalantzan jarri eta Ulloa Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak bota duela adierazi du.

Sindikatuaren iritziz, "Barne Ministerioa ez da finkatu, urtebetean Polizia Judizialeko komisario nagusia, Poliziako zuzendari nagusiaren kabinete-arduraduna, Estatuko Segurtasun Idazkaritzako kabinete burua eta orain idazkari nagusia bera aldatu ditu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea