Politika -
Eskumenak
Gobernuak ez du euskal aireportuen eskumena ematea aurreikusten
Espainiako Gobernuaren arabera, AENAk du aireportuen zuzendaritzarako, ustiapenerako eta kudeaketarako eginkizuna, "egungo legediarekin bat eginez".
Erredakzioa
Espainiako Gobernuak ez du Bilboko, Donostiako eta Gasteizeko aireportuen eskumena ematea aurreikusten, Iñigo Urkulluk eta EH Bilduk azken hauteskunde kanpainan eginiko eskakizuna.
Jon Iñarritu Amaiurren diputatuak eginiko galderari erantzunez, PPren Gobernuak eskumen hori ematea baztertu du.
Gobernuaren arabera, AENAk du aireportuen zuzendaritzarako, ustiapenerako eta kudeaketarako eginkizuna "sarearen interes orokorrerako parte delako; egungo legediarekin bat eginez eta Sustapen Ministerioaren agintepean".
Aireportuen kudeaketa Gernikako Estatutuan ezarritako oraindik transferitzeke dagoen eskumena da.
2011ko maiatzean, Legebiltzarrak Patxi Lopez lehendakariari aireportuen eskumenak negoziatzeko eskaera egion zion.