Politika -

Presoen aldeko martxa

Bilboko martxak ez ditu presoen delituak ezabatuko, Lopezen iritziz

PSE-EEko idazkari nagusiak deitoratu duenez, presoen aldeko martxan "Gobernuei egindako dei anitz egon ziren, baina antolatzaileen konpromisoak bota nituen faltan".

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EITB
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EITB
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak bere blogean adierazi duenez, larunbat honetan Bilbon presoen alde Herrirak deitutako manifestazio "gutxi gorabehera, jendetsuak ez ditu presoen delituak eta erantzukizunak ezabatuko".

PSE-EEko idazkari nagusiak deitoratu duenez, presoen aldeko martxan "Gobernuei egindako dei anitz egon ziren, baina antolatzaileen konpromisoak bota nituen faltan". "ETAko presoena Batasunako arazoa da, haren presoak direlako", azpimarratu du Lopezek, "ondorioz, ezin digute haien erantzukizuna transferitu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea