Politika -

Balizko akordioa

Basagoitik ez dio egonkortasun itun baterako borondatea ikusten EAJri

PPren EAEko buruak dio EAJ PSE-Bildu "frontetik" gertuago dagoela, EAJk Araban egonkortasuna ematearen truke Bizkaiko aurrekontuak onartzeko egindako balizko eskaintzari erreferentzia eginez.

Antonio Basagoiti PPren EAEko presidentea. Argazkia: EITB
Antonio Basagoiti PPren EAEko presidentea.
Antonio Basagoiti PPren EAEko presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti PPren EAEko presidenteak ez du adostasunerako borondaterik ikusten Arabako EAJren baitan; EAJk, Bizkaiko aurrekontuak onartzearen truke, Araban egonkortasuna emateko egindako balizko eskaintzari erreferentzia eginez.

Erantzun horixe eman du Basagoitik Eusko Legebiltzarrean, hainbat egunkarik EAJren balizko itun eskaintza horren berri eman ostean.

Basagoitiren esanetan, ez dago adostasunerako edo akordiorako borondaterik Arabako EAJren baitan. Izan ere, EAJren abstentzioak eta PSE-EEren eta Bilduren kontrako botoek atzera bota zituzten Arabako Aldundiaren aurrekontuak, PPrenak.

Era berean, EAEko popularren buruak ohartarazi du EAJ gertuago dagoela "PSE-Bildu frontetik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea