Politika -

Marbella

Urtebeteko zigorra Julian Muñozentzat, prebarikazioagatik

Epaiketan, Muñozek fiskaltzak prebarikaizioagaitik egindako zigor eskaera onartu zuen baina funts publikoak bidegabe erabiltzeaz errugabea zela esan zuen.

Julian Muñozi kargu publikoak hartzeko 10 urteko gaitasungabetzea ere ezarri diote. Efe.
Julian Muñozi kargu publikoak hartzeko 10 urteko gaitasungabetzea ere ezarri diote. Efe.
Julian Muñozi kargu publikoak hartzeko 10 urteko gaitasungabetzea ere ezarri diote. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Muñoz Marbellako alkate ohiari eta GIL alderdiko sei zinegotzi ohiri urtebeteko kartzela-zigorra eta lan edota kargu publikoa izateko 10 urteko gaitasungabetzea ezarri diete lurraldearen kontrako prebarikazio urbanistikoa egotzita.

Bestalde, eta funts publikoak bidegabe erabiltzeaz eta iruzurraz errugabea dela erabaki du Malagako Probintzia Auzitegiaren Bederatzigarren Ataleko tribubalak.

Epaiketan, Muñozek fiskaltzak prebarikaizioagaitik egindako zigor eskaera onartu zuen baina funts publikoak bidegabe erabiltzeaz errugabea zela gaineratuta. Muñozen hitzetan, Jesus Gil zenak negoziatu zuen obra egiteko legez kanpoko baimena.

Eraikitzeko baimena

1998an egindako bilera batean, Muñozek eta sei zinegotziek aho batez onartu zuten Moansari eraikuntza proiektuaren oinarria ematea, eta, jarraian, 1999ko urtarrilean, eraikuntza lanei hasiera emateko baimena onartu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea