Politika -

Etorkizuneko politikariak

Ana Botella: 'Alderdi politikoetako gazteen taldeak ezabatuko nituzke'

Arreta eta gogoa ikasketetan eta lanean jartzeko aholkatu die Madrilgo alkateak gazteei.

Ana Botella Madrilgo alkatea. Argazkia: EITB
Ana Botella Madrilgo alkatea. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Botella Madrilgo alkatea alderdi politikoetako gazteen elkarteak kentzearen alde dago, eta arreta eta gogoa ikasketetan eta lanean jartzeko aholkatu die gazteei.

Gobernu bileraren ostean kazetarien aurrean hitz egin du, eta Esperanza Aguirre PPren Madrilgo buruak duela gutxi egindako proposamena izan du hizpide. Esperanza Aguirrek kargu publikoa izan nahi duten hautagaiei politkaz gaindiko ikasketak eskatzea proposatu du.

"Nik alderdi politikoetako gazteen taldeak ezabatuko nituzke", adierazi du. "Nuevas Generacioneseko gazteekin topo egiten dudanean beti galdetzen diet zer egiten duten elkartean, hobe lukete ikasten edo lanean egon", gaineratu du.

Ana Botellak jakinarazi duenez, bera duela 22 urte hasi zen funtzio publikoan lanean, Administrazioarekin inolako loturarik izan gabe. Gaineratu duenez, horrek "lasaitasuna" eman omen dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea