Politika -

Nafarroako Kutxa auzia

Barcina, Sanz eta Goñi epaitegietan salatu ditu Kontuz! elkarteak

Informazio pribilegiatua ustez bere onerako erabiltzea egotzi diote Barcinari. Sanz eta Goñi, aldiz, ustezko prebarikazioa egotzita salatu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontuz! erabiltzaile, kontsumitzaile eta zergapekoen elkarteak CAN Nafarroako Kutxaren auziarekin zerikusia duten hiru salaketa jarri ditu ostiral honetan Iruñean, Yolanda Barcina Nafarroako presidentearen, Miguel Sanz presidente ohiaren eta Enrique Goñi Nafarroako Kutxako zuzendari ohiaren kontra.

Informazio pribilegiatua ustez bere onerako erabiltzea egotzi diote Barcinari, eta ustezko prebarikazioa egotzita salatu dituzte Sanz eta Goñi.

Hiru salaketok ez dituzte batera jarri. Patxi Zamora Kontuz! elkarteko bozeramaileak azaldu duenez, Sanz eta Goñiren aurkako salaketak Iruñeko guardiako epaitegian jarri dituzte, eta Barcinaren kontrakoa, berriz, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Fiskaltzan; izan ere, Barcina forupekoa izanda, auzia Madrilera igortzea ekidin nahi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea