Politika -
Kataluniako erabakiaren ostean
Donostiako Udalak 'senyera' jarri du balkoian
Udalaren ustez, “beharrezkoa da legezko bitarteko guztiak erabiltzea” Euskadin ere erabakitzeko eskubidea erabiltzea ahalbidetzen duen prozesua hasteko.
Erredakzioa
Donostiako Udalak (Bildu du buru) "senyera" Kataluniako bandera jarri du bere balkoi batean, hango Parlamentuak autodeterminazio-prozesua hastea onartu ostean.
Udaletik azaldu dutenez, keinu honekin "Estaturik gabeko herrien erabakitze-eskubidea babestu" nahi izan dute, eta, gaineratu duenez, aldarrikapen hori "Euskal Herriaren kasuan ere aplikatu beharra dago".
Donostiako Udalaren ustez, "beharrezkoa da legezko bitarteko guztiak erabiltzea" Euskadin ere erabakitzeko eskubidea erabiltzea ahalbidetzen duen prozesua hasteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea