Politika -
300 euroko isuna
Apalabradosera jolasten ari ziren bi diputatuei isunak jarri dizkiete
Madrileko Batzordean Apalabrados joko ospetsura jolasten ari ziren PPko bi diputatuei 300 euroko isuna jarri diete.
Erredakzioa
Joan den abenduaren 27an, Madrileko Batzordean, Apalabrados jokora jolasten egon ziren PPko bi diputatuei 300 euroko isuna jarri die alderdiak.
2013rako Neurri Fiskalen Legea onartzeko batzordean harrapatu zituzten Bartolome Gonzalez eta Maria Isabel Redondo diputatuak. El Pais egunkariak argazkiak atera eta argitaratu egin zituen. Bertan, Gonzalez tabletan jolasten agertzen zen eta Redondo mugikorrarekin azaltzen zen.
Alderdi Popularraren iturriek adierazi dutenez, horrelakoetan jar dezaketen isunik altuena da. Gainera, bi diputatuek jada barkamena eskatu zutela eta zigorra onartu dutela nabarmendu dute.
Jolasean harrapatu ostean, bi diputatuek barkamena eskatu zuten Twitterren. "Barkatu. Ez dago aitzakiarik", idatzi zuten argazkiak argitaratu ostean.