Politika -

Izendapena

Madrilek Oswaldo Paya Kubako disidentearen izena jarriko dio kale bati

UPyDk proposatutako ekimena aurrera irtengo da, PPk Madrilgo Udalean duen gehiengo osoaren bidez.

Oswaldo Paya hil zen istripuaren irudia. EFE
Oswaldo Paya hil zen istripuaren irudia
Oswaldo Paya hil zen istripuaren irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrileko Udalbatzarrak asteazkenean, hilaren 22an, kale bati Oswaldo Paya disidente kubatarraren (2012ko uztailean hil zen, auto-istripuz)  izena jartzeko UPyDren proposamena onartuko du.

Ekimena aurrera irtengo da, PPk Madrilgo Udalean duen gehiengo osoaren bidez, Udaletik jakitera eman dutenez.

Uztailean, Madrileko Udalak Chamartin barrutian, Santa Marca Parkeko gune berde bati Orlando Zapata Tamayo (2010ean hil zen, gose-greban) disidentearen izena ematea onartu zuen.

Oswaldo Paya uztailaren 22an hil zen, auto-istripuz, Gavinan, Bayamo hiritik 22 kilometrora.

Istripuan beste pertsona kubatar bat hil zen, eta Suitzako pertsona bat eta Angel Carromero politikari espainiarra (istripua izan zuen autoko gidaria) zauritu ziren. Azken horri lau urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, giza-hilketa leporatuta.

Geroago, abenduaren 29an, Carromero Espainiara itzuli zen, zigorra betetzeko eta 2013ko urtarrilean emandako hirugarren graduaz gozatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea