Politika -

Elkarrizketa erronda

Elkarrizketarako borondate 'argia' helarazi dio Artur Masek erregeari

Generalitateko presidentea erregearekin batzartu da ostegun honetan, Zarzuelan. 45 minutuz bildu dira.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erregearekin egin duen bileran elkarrizketarako borondate ''argia'' agertu nahi izan diola esan du Artur Mas Generalitateko presidenteak, hitzordu hori bukatuta egin dituen lehen adierazpenetan.

"Gaur goizeko elkarrizketak helburu argia zuen: elkarrizketarako eta elkar ulertzeko borondate argiaren seinalea helaraztea. Ekintza hauek oinarri konstruktibo eta pedagogikoa baldin badute, are hobe'', gaineratu du Masek, Ramon Llull literatura sariaren banaketa ekitaldian.

Juan Carlos Espainiako erregea eta Artur Mas Kataluniako presidentea Zarzuela jauregian elkartu dira ostegun honetan. Bilerak 45 minutuko iraupena izan du.

Masek azaldu duenez, defizit-muga modu bidezko batean banatu beharra helarazi dio erregeari. ''Europak tarte gehiago ematen baldin badu, ahalegina modu proportzionalean banatuko beharko litzateke Estatu mailan'', esan du Kataluniako presidenteak.

Subiranotasun proiektuaren inguruan, Masek esan du beti nagusitu behar direla ''elkarrizketa eta elkar ulertzeko gaitasuna'', baina, edonola ere, ''tinko eutsiko diegu gure uste eta asmoei'', berretsi du.

Autodeterminazio prozesua

Bilerara sartu aurretik ere, Artur Mas Generalitateko presidenteak elkarrizketaren balioa azpimarratu du, eta Katalunia eta Espainiaren arteko harremanen gaia jorratzeko asmoaz hitz egin du

Artur Masek duela egun batzuk aurreratu zuenez, Kataluniako Parlamentuak autodeterminazio prozesua hastea erabaki ondoren katalanek beren bidea egiteko asmoa dutela adierazi nahi zion.

Bilera sorta bukatu du erregeak

Errege Etxeak ez du bileran jorratu diren gaien inguruko xehetasunik eman.

Espainiako erregea autonomia erkidegoetako presidente aukeratu berriekin elkartu da azkenaldian: Alberto Nuñez-Feijoo izan zen Zarzuelatik pasatzen lehena, Iñigo Urkullu joan zen gero, eta Artur Mas, gaur.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea