Politika -

Auzitegi Nazionala

De Guindosek lekuko gisa deklaratuko du Bankia auzian

Ekonomia ministroak "Justiziaren esanetara" dagoela esan du, Auzitegi Naizonalak deklaratzera deitu duela jakin ondoren.

Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak bederatzi lekuko deitu ditu Bankia auziaren baitan deklaratzeko, tartean Luis de Guindos Ekonomia ministroa eta Jose Ignacio Gorigolzarri finantza erakundeko presidentea.

De Guindosek hilaren 18an deklaratu beharko du, eta Gorigolzarrik, aldiz, hiru egunen ostean.

Epaileak Luis Maria Linde Espainiako Bankuaren gobernadorea (hilaren 15ean deklaratuko du) eta Miguel Angel Fernandez Ordoñez horren aurrekoa (hilaren 14) ere deitu ditu.

Gainerako lekukoak hauek izango dira: Javier Ariztegui Espainiako Bankuaren gobernadoreorde ohia (hilaren 13); Julio Segura eta Blas Calzada Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko presidente ohiak (hilaren 12); Jaime Castellanos Lazarrek Espainian duen presidentea (hilaren 19) eta Francisco Celma Deloitte konpainiaren ordezkaria (hilaren 20).

Bankia auziko kereila UPyDk aurkeztu zuen.

De Guindos, Justiziaren esanetara

Luis de Guindos Ekonomia ministroa "Justiziaren esanetara" dagoela esan du, Auzitegi Naizonalak deklaratzera deitu duela jakin ondoren.

Ministroak azpimarratu duenez, dagoeneko zazpi edo zortzi aldiz joan da Kongresuko Ekonomia eta Lehiakortasun Batzordean deklaratzera bankuen erreformaren harian. "Nire ustez, gardentasunari laguntzeak eta espainiarrei gauzan azaltzeak ez du inolako arazorik sortzen", gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea