Politika -

Bigarrenez jarraian

Ehunka lagun Genovan bildu dira, ustelkeriaren kontra protesta egiteko

Atzo gertatu bezala, gaur ere Polizia dispositibo berezia ezarri dute PPren Madrilgo egoitzaren inguruetan. Rajoyren dimisioa eskatuz, 500.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte Interneten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagun PPren Madrilgo egoitzaren parean bildu dira ostiral honetan, bigarrenez jarraian, ustelkeriaren kontra protesta egiteko.

Sare sozialen bitartez egin dute deialdia, eta Poliziak Efe agentziari emandako datuen arabera, 400 bat lagun bildu dira Genova inguruetan.

Bertan bildutakoek ''dimisioa'' eta ''Alderdi Popularra lege kanpo uztea'' eskatu dute, oihu artean.

Atzo bezala, gaur ere Polizia dispositibo berezia ezarri dute PP egoitzaren inguruetan, 30 bat ibilgailurekin.

500.000 sinadura baino gehiago, dimisioa eskatzeko

Mariano Rajoy presidentearen eta PPren goi kardundunen dimisioa eskatzeko, 500.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte Interneten, azken 36 orduotan.

change.org webguneak jarri zuen ekimena martxan, ostegun honetan bertan, El Pais egunkariak kaleratutako ''Barcenasen agiri sekretuen'' ondoren.

Ostiral honetan, 19:00etan, 501.090 sinadura zituen webguneak dagoeneko. Milioi bat biltzea dute helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea