Politika -
Saskibaloia
Txistualdi handia erregea eta ereserkiaren kontra Kopako finalean
Gainera, erregearen kontrako 'kanpora, kanpora' oihuak entzun dira harmailatik saskibaloiko finala hasi baino lehen, hiriburu arabarrean.
Erredakzioa
Txistualdi handia jo eta 'kanpora, kanpora' oihukatu dute harmaietatik Juan Carlos erregearen eta ereserki espainiarraren kontra Fernando Buesa Arenan, Gasteizen, FC Bartzelona Regal eta Valentzia Basketen artean saskibaloiko Errege Kopako finala hasi baino lehen.
Erregea kopako final baten buru izan da berriro ere, bi urteren ostan, alegia, Madrilen izandako azken finaletik, aurreko denboraldian ez baitzen egon Palau Sant Jordin, Bartzelonan, izandako finalean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea