Politika -

Barcenas auzia

PPko buruzagiek errenta eta ondasunen aitorpenak argitaratuko dituzte

Bestalde, Cospedalek Rajoyren soldataren igoera justifikatu du, 2008tik "hauteskunde plusa" jaso duela esanez, kanpainetan parte hartzeagatik alderdiak emandako ordaina.

Maria Dolores de Cospedal. Argazkia: EITB
Maria Dolores de Cospedal.
Maria Dolores de Cospedal. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari orokorrak iragarri du Mariano Rajoy Gobernuko presidentearen "gardentasun ariketarekin" jarraituz, PPko goi-kargudunek datozen egunetan webgunean euren errentaren eta ondasunen aitorpena argitaratuko dutela.

Alderdiaren zuzendaritza batzordearen ostean emandako prentsaurrekoan, 2008tik Rajoyk izan duen soldataren igoera justifikatu du eta kanpainetan parte hartzeagatik alderdiak emandako "hauteskunde plusak" direla azaldu du.

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari orokorrak "gauza bera egiteko zain" daudela gaineratu du eta "eskatzen duten gardentasun" bera azaltzeko eskatu diote errenta aitorpenak argitaratuz, baita "PSOEren kontu guztiak ere, PPk egin duen bezalaxe".

Kontu horietan, sozialistek kredituak dituzten zehaztea espero duela esan du, nola itzuli dituzten edo "norbaitek barkatu dielako itzuli behar izan ez dituzten", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea