Politika -
Auzitegi Gorena
Gorenak bertan behera utzi du Alfredo Saenzen indultuaren atal bat
Auzitegiaren arabera, Espainiako Gobernuak indultuak emateko duen eskubideak ez dio aurrekariak ezabatzeko eskumena ematen.
Erredakzioa
Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du Jose Luis Rodriguez Zapateroren Espainiako Gobernuak Alfredo Saenz Santander bankuko kontseilari ordezkariari eman zion indultuaren atal bat, Gobernuak aurrekariak ezabatzeko eskumenik ez duela iritzita.
Hori horrela, Auzitegi Gorenak helegitearen zati bat hartu du aintzat, aho batez. Izan ere, indultuaren eragin administratiboa bertan behera geratzen da, baina zigorrari dagokion neurriari eusten dio.
Orain, Espainiako Bankuak erabaki beharko du Alfredo Saenzek banketxearen agintari izaten jarraitu ahal duen ala ez, hau da, zigor aurrekariek ohoreari eragiten ote dioten argitu beharko du.