Politika -

Arabako gobernagarritasuna

De Andresek baztertu egin du EAJri lehentasuna ematea

PPk eta EAJk Arabako eta Gasteizko aurrekontuak adostu badituzte ere, ahaldun nagusia gainerako alderdiekin ere negoziatzeko prest agertu da.

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia. EFE
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia. EFE
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak baztertu egin du EAJri lehentasuna ematea akordioak bilatzean, Aldundiaren eta Gasteizen aurrekontuak elkarrekin hitzartu badituzte ere.

Forum Europa gosari-informatiboan eskainitako hitzaldi batean, De Andresek hainbat alorretan EAJrekin akordioak lortu nahi dituela esan du, baina ukatu egin du zeregin horretan alderdi jeltzaleak lehentasuna izango duela.

Horren ildotik, gainerako alderdiekin ere akordioak lortzeko prest dagoela azaldu du: "Garrantzitsua da akordioak guztiekin lortzea, ez bakarrik EAJrekin".

Nolanahi ere, Arabako ahaldun nagusiak kritikatu egin du Bilduk eta PSE-EEk gainerako alderdiengandik "urrundu" nahi izatea, horrek "ezinezko" egiten baitu akordioak lortzea.

Bestalde, De Andresek Eusko Jaurlaritzaren lehen urratsen balantzea egin du, eta lehendakariaren erritmoa ez dela "egungo egoerak eskatzen duena" iritzi dio.

Horregatik, abiadura "bizkortzea" eskatu dio Gasteizko Gobernuko buruari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea