Politika -
Krisia UPN alderdian
Alberto Catalanek akordioa haustea egotzi dio Barcinari
Alderdiko presidenteordea hitz egiteko prest agertu da. Horrez gain, jendea UPNren "krisiaz gogaitzen hasita egotea" guztiz normala dela azpimarratu du.
Erredakzioa
Alberto Catalan UPNko presidenteordeak bien arteko akordioa haustea egotzi dio berriro ere Yolanda Barcinari. Bi agintariek martxoaren 17ko Kongresuan hautagaitza bakarra aurkeztea adostu zuten. Hala ere, gaur Catalan hitz egiteko eta ados jartzeko jarrera agertu du.
"Nire iritziz, Barcinaren azken adierazpenek ("akordio sendoagoa" eskatzen zuen) agerian utzi du akordioa berak hautsi duela, eta akordio hori lekukoen aurrean sinatu zen. Hori ere kontuan hartzeko gauza da", azpimarratu du Nafarroako Parlamentuko presidenteak, bilkura zuzendu aurretik.
Catalanek esan duenez, normala da jendea UPNko krisiarekin "gogaitzen hasita egotea". Batez ere "gure indarra krisi ekonomikoa gainditzeko eta lanpostuak sortzeko erabaili behar dugulako".
"Ez dago botere nahirik"
"Krisia gainditzea da garrantzitsuena, eta horretan jardun behar dugu buru-belarri", azaldu du Catalanek. UPNko presidenteordeak adierazi duenez, "oso argi utzi nahi dut hau guztia ez dela botere nahiak eragindako ezer, behintzat nire aldetik horrela da", izan ere, Catalan Barcinaren arerioa izango da UPNko presidentetzarako lehian.