Politika -

Eusko Legebiltzarra

Ez dute bozketarik errepikatuko, legebiltzarkideen akatsa baldin bada

Legebiltzarkideek botoa emateko aukera izan ez duten kasuetan, ordea, berriz egingo dute bozketa, Eusko Legebiltzarreko presidentziak iragarri duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak ez du bozketarik errepikatuko, baliabide elektronikoak erabiltzean legebiltzarkideetako batek akatsik egiten baldin badu. Legebiltzarkideek botoa emateko aukera izan ez duten kasuetan, ordea, berriz egingo dute bozketa, Eusko Legebiltzarreko presidentziak ohar baten bidez iragarri duenez.

Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak Bozeramaileen Batzordeari jakinarazi dio zein irizpide jarraituko duten legebiltzarkideek botoa emateko arazorik baldin badute.

Hala, baliabide elektronikoak erabiltzean legebiltzardeetako batek botoa emateko arazorik baldin badu, bozketa gelditu egingo dute, eta berriz abiatuko dute. Behin bozketa bukatuta, legebiltzakideak botoa emateko aukerarik izan ez badu bakarrik errepikatuko dute bozketa, eta ez botoa ematean akatsen bat egin baldin badu. Edonola ere, legebiltzarkideak ala eskatzen baldin badu, bere boto-asmoa batzar-agirian jasoko dute.

Presoak hurbiltzeko EAJk aurkeztutako proposamenaren bozketan izandako akatsak eragin du erabakia.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea