Politika -

Masen errenta

Artur Masek 144.030 euro kobratzen ditu urtero

Horretaz gain, 470.000 euroko ondarea du, hau da, aurreko kanpainan aitortutakoa baino 30.000 euro gutxiagokoa.

Artur Mas Kataluniako presidentea. Argazkia: EiTB.
Artur Mas Kataluniako presidentea. Argazkia: EiTB.
Artur Mas Kataluniako presidentea. Argazkia: EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidenteak 144.030 euro kobratzen ditu urtero. Horretaz gain, 470.000 euroko ondarea du, hau da, 2010eko hauteskundeak irabazi zituenean baino 30.000 euro gutxiagokoa, Masek bere webgunean publikatutako ondasun eta soldataren aitorpenean azaldu duenez.

2010ean Generalitateko presidenteak 502.000 euroko ondarea aitortu zuen. 2012ko abenduan egindako aitorpenean, berriz, 470.000 eurokoa zela azaldu zuen.

Aipatu ondarea horrela banatzen da: 2008an ordaintzen bukatutako 180.303 euroko etxebizitza; 45.000 euro kontu korrontean; 37.278 euro Burtsako akzioetan; 149.000 euro pentsio eta aurrezpen planetan; eta 58.000 euro higiezinetan eta Generalitateko zor publikoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea