Politika -

Konstituzionala

Homosexualek alarguntasun pentsioa kobratuko dute semerik izan gabe

Legeak “bikotedeak seme-alabak izatea” eskatzen zuen, alarguntasun pentsioa jasotzeko eta Konstituzionalak atal hori kendu du berditasunaren eskubidea urratzen duela uste duelako.

Auzitegi Konstituzionala. EFE
Auzitegi Konstituzionala
Auzitegi Konstituzionala. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstizuionalak Konstituzioaren aurkakotzat jo du bikote homosexualei seme-alabak izatea eskatzea alarguntasun pentsioa kobratzeko.

Legeak "bikotedeak seme-alabak izatea" eskatzen zuen, alarguntasun pentsioa jasotzeko eta Konstituzionalak atal hori kendu du sexu bereko bikoteen berditasun eskubidea urratzen duela uste duelako.

2007ko abenduan, Gizarte Segurtantzaren Lege Nagusia (alarguntasun pentsioa erregulatzen du ) aldatu zen, izatezko bikote batetik irteten zirenek beren bikotekidea hil zela eta independentzia ekonomikoa akreditatuz hori hil baino bost urte lehenago, gutxienez.

Halere, "kasu berezietako alarguntasun pentsioa" izenburua zuen neurri osagarri batean, arau berriak zioen pentsio hori eskatu zezaketela neurri hori indarrean sartu baino lehenago hildakoen alargunek.

Horregatik, betekizun nagusiez gain, beste baldintza batzuk eskatzen zituen, besteak beste, "bikoteak berak seme-alabak batera izatea".

Baldintza hori, epaiaren arabera,"betetzeko ezinezkoa da, arrazoi biologikoengatik, sexu bereko pertsonek osatutako bikoteentzat".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea