Politika -
Ministroen kontseilua
Gobernuak 50 neurri onartu ditu gazte eta ekintzailei laguntzeko
Gainera, pertsona fisikoei aplikatzen zaizkien epaitegietako tasa aldakorrak % 80 murriztea adostu du.
Erredakzioa
Gobernuak 50 neurri baino gehiago onartu ditu enpresa ertain eta txikiei eta ekintzaileei laguntzeko. Neurriak igandean sartuko dira indarrean eta helburua lehen lanpostua bultzatzea, enpresen finantzazioa indartzea eta hornitzaileei ordaintzeko plana martxan jartzea dira.
Soraya Saenz de Santamaría Gobernuko presidenteaordeak Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan adierazi duenez, 50 neurri horiek premiazko Errege Dekretu batean sartu dituzte.
Halaber, Gobernuak lege dekretu bat onartu du pertsona fisikoei aplikatzen zaizkien epaitegietako tasak % 80 murrizteko. Orain arte kobratutakoak itzuli egingo dira.
Erregaiak
Bestalde, Ministroen Kontseiluak zenbait neurri onartu ditu erregaien sektorean lehiakortasuna bultzatzeko, handizkarien merkatuan zein txikizkarienean.
Araudi berria igandean jarriko dute martxan. Saenz de Santamariak azaldu duenez, aldaketen artean konpainiek zerbitzuguneai prezioak gomendatzeko debekua dago.
Horrez gain, merkataritza zentroetan eta industriaguneetan gasolindegiak zabaltzeko prozesua "arindu eta erraztu" egingo dute, eta operadore berriek errazago izango dute merkatuan sartzea "gasolindegi asko" dituzten konpainien kopurua mugatu egingo dutelako.