Politika -
26,9ko abantaila
Rajoyk Estatuaren Egoeraren Eztabaida irabazi du, CIS-en arabera
% 53,5arentzat Rajoyk jarrera moderatua erakutsi zuen, baina % 64,9ak errealitatetik at hitz egin zuela uste du.
Erredakzioa
Mariano Rajoyk bere lehen Estatuaren Egoeraren Eztabaida irabazi du Espainiako Gobernuko presidente bezala, eta 26,9 puntuko abantaila atera dio Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruzagiari, CISek egindako ikerketa baten arabera. Dena den, galdetutakoen % 39,1k irabazlerik egon ez dela uste du.
Eztabaida jarraitu zutenen % 34,6ak Rajoyk irabazi zuela adierazi du, % 7,7ak Rubalcabak irabazi zuela uste duen bitartean, Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) emandako datuen arabera.
Halaber, % 23,6ak Gobernuko presidentea "nahiko ondo" egon zela uste du, "oso ondo" egon zela uste dutenen portzentaia % 10,7koa delarik.
Duran i Lleida, "nahiko txarto"
Gizarteari emandako mezuari dagokionez, ekonomia arloan konfiantza gutxi edo bat ere ez helarazi zuela uste du % 76,7ak, eta politika arloan % 81,8ak zentzu berean pentsatzen du.
Beste talde parlamentarioen ordezkariei dagokionez, % 20,4ak Josep Antoni Duran i Lleidak "nahiko txarto" egin zuela uste du, eta % 28,2aren ustez UPyDko Rosa Diezek "nahiko ondo" egin zuela adierazi du.
Rajoy, "moderatua"
Cayo Lara IUko koordinatzaileak "nahiko ondo" egin zuela uste du % 20,4ak ere, eta % 48,2ak Joan Coscubiela ICVko ordezkaria ezagutzen ez duela onartu du.
% 53,5arentzat Rajoyk jarrera moderatua erakutsi zuen, baina % 64,9ak errealitatetik at hitz egin zuela uste du.