Politika -

Sortu

PSE: 'Desagertzeko beldur zelako bilakatu da Sortu Batasuna'

Sozialisten iritziz, Sortuk ardura bere gain hartu behar du eta ETA desagertzea "erraztu" behar du.

Patxi Lopez.
Patxi Lopez.
Patxi Lopez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEren iritziz, "Batasuna zena beldurragatik bilakatu da Sortu". "ETAren porrotaren ostean, eurekin lotuta jarraitzeagatik, desagertzeko beldur ziren", esan du PSE-EEk ohar batean.

"Atzora arte, 'gatazkak' justifikatzen zuen indarkeria, orain, ordea, ez, eta ez da aldaketa horretarako egoera politiko berririk egon".

"Indarkeriaren menpean jartzeagatik gelditu ziren legez kanpo, eta orain, indarkeriari uko egiteagatik itzuli dira demokraziara", diote oharrean PSE-EEko bozeramaileek. Horregatik, "elkarbizitzan aurrerapausoak" emateko konpromiso berezi bat dagokiela nabarmendu dute.

Hori dela eta, Sortuk ardura bere gain hartu behar dela diote, eta terrorismoaren amaierak irekita utzi dituen ildoez arduratu behar direla esan dute, besteak beste, ETA desagertzea "errazteko" eta "euren presoak eta kideak alderdiak hasitako bide bera hartzera bultzatzeko" lanaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea