Politika -

Ustezko legez kanpoko soldatak

IUk Barcenas, Rato, Acebes eta Trilloren kontrako kereila jarriko du

Era berean, 2003 eta 2008 artean PPri dirua eman zioten 8 eraikuntza enpresatako zuzendariak eta Pablo Crespo PPko Galiziako antolakuntza idazkari ohia ere salatuko dituzte.

IUk Barcenas, Rato, Acebes eta Trilloren kontrako kereila jarriko du. Argazkia: Efe
IUk Barcenas, Rato, Acebes eta Trilloren kontrako kereila jarriko du.
IUk Barcenas, Rato, Acebes eta Trilloren kontrako kereila jarriko du. Argazkia: Efe

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cayo Lara IUren idazkari nagusiak iragarri duenez, kereila bat aurkeztuko dute Auzitegi Nazionalean Luis Barcenas eta Alvaro Lapuerta PPko diruzain ohien eta Rodrigo Rato, Angel Acebes eta Federico Trillo ministro ohien kontra, PPko ustezko legez kanpoko ordainketak direla eta.

Horiez gain, Pablo Crespo PPko Galiziako antolakuntza idazkari ohia eta 2003 eta 2008 artean ustez PPri dirua eman zioten 8 eraikuntza enpresatako zuzendariak ere salatuko dituzte. Dokumentuak faltsutzea, hauteskundeetarako diruaren erabilera irregularra, dirua zuritzea, langile publikoak erostea eta prebarikazioa leporatzen diete, besteak beste.

Kereila aurkezteko erabakia atzo hartu zuten Izquierda Unidaren zuzendaritzaren bileran, eta Ekologistak Martxanek, Justicia y Sociedad plataformak eta Asociacion Libre de Abogados elkarteak ere sinatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea