Politika -

Polemika

Bergarak Espainiako bandera jarri du udaletxean, beste 54rekin batera

Udalak balkoian jartzea erabaki du, Mariano Rajoyren Gobernuak hura jartzera behartu eta gero.

Espainiako bandera beste 54rekin batera Bergarako udaletxean. Argazkia: EITB
Espainiako bandera beste 54rekin batera Bergarako udaletxean.
Bergarak Espainiaren bandera jarri du udaletxean, beste 54rekin

1:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoyren Gobernuak Espainiako banderak jartzera behartu ditu udal guztiak, eta Bergaran ere jarri dute bandera udaletxeko balkoian, beste 54 banderekin batera.

Banderen Legeak dioenaren arabera, udal bakoitzak Espainiako bandera jarri behar du udaletxeko fatxadako lehentasunezko leku batean. Legea interpretatu eta Espainiako bandera jarri dute, baina alboan beste 54 bandera dituela.

Bandera multzo horien artean Espainiako dago erdian, eta Errepublika garaiko bandera ere ikus daiteke beste batzuen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea