Politika -

Udal hauteskundeak

Baionako alkatea ez da hautagai izango 2014ko hauteskundeetan

19 urtez zuzendu du hiria, aitaren lekukoa hartu ondoren. Agintaldia amaitzen duenean, politika utziko du, gainera.

Jean Grenet Baionako alkatea. Argazkia: EITB
Jean Grenet Baionako alkatea.
Jean Grenet Baionako alkateak politika utziko du 2014an

0:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean Grenet Baionako alkatea ez da 2014ko udal hauteskundeetan eskuinaren hautagai izango. 19 urte egingo ditu alkate gisa, Henri aitaren lekukoa hartu ondoren. Hark 36 urte egin zituen alkatetzan.

Azkenean zurrumurruak baieztatu egin dira: Jean Grenetek bere ibilbide politikoari amaiera emango dio 2014an. Atzo prentsaurrekoa eskaini zuen Baionan, eta agintaldi amaieran alkatetza eta politika utziko zituela iragartzeko.

Erretiroaren arrazoiez galdetuta, bi aipatu ditu: adina (74 urte ditu) eta familiari eta zaletasunei denbora gehiago eskaintzeko nahia.

Iaz, Legebiltzarrerako hauteskundeetan, galdu egin zuen Colette Capdevielle hautagai sozialistaren aurrean, eta Nicolas Sarkozy eskuinaren presidentegaiak hauteskundeak galdu zituen.

Grenetek ez du bere ondorengorik izendatu, beraz, orain hautagai berria bilatu beharko dute. Kazeta.info atariaren arabera, Jean-Rene Etchegaray abokatua edo Nizier Millier-Barbe medikua izan daiteke.

Aste honetan bertan Jean-Louis Borlo UDI alderdiko buruzagiarekin elkartuko da Jean Grenet.

2014an Jean Grenetek alkatetza uzten duenean, aro berri bat hasiko dute Baionan, 55 urtez Grenet dinastia politikoak agindu baitu bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea