Politika -

Bozketa, Legebiltzarrean

Maite Iturbe EiTBko zuzendari izendatu dute

Iturbek 43 botoren babesa jaso du (EAJ-PSE), EH Bilduk eta UPyDk kontra egin dute, eta PP abstenitu egin da.

Maite Iturbe. EiTB
Maite Iturbe. EITB
Maite Iturbe EiTBren zuzendari izendatu dute

0:48

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak Maite Iturbe izendatu du EiTBko zuzendari berria, EAJren eta PSE-Eren aldeko botoei esker. EH Bildu, PPk eta UpyDk, aldiz, ez dute hautagaitza hori babestu, lau urte hauetan bultzatutako duen proiektuaren berri ez izatea argudiatuta.

Iturbek 43 botoko babesa jaso du (EAJ eta PSE-EE), EH Bilduk eta UpyDk kontra egin dute eta PP abstenitu egin da. Eusko Jaurlaritzak Alberto Surio, orain arte EiTB zuzendu duen pertsona, ordezkatzeko proposatu duen bigarrena hautagaia izan da Iturbe, sozialisten oniritziarekin. Mikel Agirre lehenengo hautagaiak uko egin zion hautagaitzari, arrazoi pertsonalengatik, Legebiltzarrean bozketa egin baino bi egun lehenago.

EiTBrekin lotutako ibilbide profesionala

Enpresa Zientzietan lizentziatua, egun EiTBko produkzio zuzendaria da Maite Iturbe (1959), eta EiTBren hastapenetatik Euskal Irrati Telebistan lan egin duen profesionala da.

Arrasaten (Gipuzkoa) jaio zen, eta bertan bizi da gaur egun ere. ETEO-Mondragon Unibertsitatean eta EHUn lizentziatu zen, eta Enpresa Zuzendaritza eta Kudeaketan masterra egin zuen.

1981 eta 1984 bitartean Eusko Jaurlaritzan aritu zen lanean, Euskara Sailburuordetzan hasieran eta Hezkuntza Sailean ondoren. EiTB martxan jarri zenetik, Iturberen ibilbidea Euskal Irrati Telebistako Produkzio arloari egon da lotuta. 1984an, ETBk egin zituen lehen produkzio sailerako oposaketetan, plaza atera zuen, eta ordutik produkzio esparruan lan egin du.

Hala, 1986tik 1989ra bitartean, programen produkzioko burua izan zen, eta produkzio koordinatzaile, 1989tik 1991ra. Urte horretan, produkzio zuzendari izendatu zuten, eta kargu horretan aritu da 1991tik gaur egun arte. 1999tik aurrera, gainera, Miramongo egoitzaren zuzendari ere bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea