Politika -
Eusko Legebiltzarra
Urkulluk Irango enbaxadoreari egindako harrera salatu du PPk
Oyarzabalek kritikatu duenez, Saffari "homosexualak urkatzen, emakumeak iraintzen eta giza eskubideak urratzen dituen diktaduraren" ordezkaria da.
Erredakzioa
EAEko PPk "protesta formala" helaraziko dio Iñigo Urkullu lehendakariari eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteari Mortez Saffari Irango enbaxadoreari egindako harreragatik, izan ere, "homosexualak urkatzen, emakumeak iraintzen eta giza eskubideak urratzen dituen diktaduraren" ordezkaria dela salatu du.
Iñaki Oyarzabala PPren EAEko idazkari nagusiak hedabideen aurrean iragarri du Tejeriak eta lehendakariak Saffariri egindako harreraren kexua aurkeztuko duela.
Oyarzabalek gogor kritikatu du erakundeetako ordezkariek "ohore guztiekin" jasotzea "giza eskubideak sistematikoki urratzen" dituen eta "egunero exekuzioak, torturak, anputazioak eta atxiloketa arbitrarioak" egiten dituen herrialde bateko ordezkaria.
Gainera, horrelako ekintzekin Europar Batasunaren "blokeoa" urratzen ari dela uste du. Horregatik, "kexa formala" aurkeztuko die Urkulluri eta Tejeariari, horrelako harrera "gehiago egin ez ditzaten".