Politika -

Noos auzia

Romerok eta Gonzalez Ponsek deklaratzea eskatuko du Fiskaltzak

Fontaoko kondea deklaratzeko eskakizuna ostiral honetan egingo dute. Jose Manuel Romeroren izena Diego Torres Iñaki Urdangarinen bazkide ohiak aipatu zuen Palmako epaitegietan.

Esteban Gonzalez Pons PPko Ikerketa eta Programa idazkariorde nagusia. EFE
Esteban Gonzalez Pons PPko Ikerketa eta Programa idazkariorde nagusia. EFE
Esteban Gonzalez Pons PPko Ikerketa eta Programa idazkariorde nagusia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Romero Errege Etxearen aholkulari juridikoak (Fontaoko kondea) eta Esteban Gonzalez Pons PPko Programa eta Ikerketa idazkariorde nagusiak Noos auzian lekuko gisa deklaratzea eskatuko dio epaileari Fiskaltzak, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez.

Fontaoko kondea deklaratzeko eskakizuna ostiral honetan egingo dute. Jose Manuel Romeroren izena Diego Torres Iñaki Urdangarinen bazkide ohiak aipatu zuen Palmako epaitegietan.

Epailearen aurrean, 2006an Urdangarin eta bera Romerorekin bildu zirela ziurtatu zuen Torresek, Noos Institutuaren kontrako kritikak prentsan argitaratu ostean. Juan Carlosen suhiak erakundea utzi eta "beste gauza bat egin" behar zeula uste zuen Errege Etxeko aholkulariak. Noos bertan behera geratu behar zela esan zuen Romerok bileretan, Torresen ahotan.

Fundazio baten bitartez kirol esparruko gaietan oinarritzeko eskatu zion Urdangarini Romerok, Torresen hitzetan. Gainera, erakunde berria gizarteak sortu behar zuela azpimarratu zuen Romerok, Cristina infantaren senarra ez azaltzeko.

Ikertutako fundazioa sortzeko aholkurik eman zuenik ukatu zuen Romerok agiri batean, eta Urdangarini batzordeko kide izatea soilik gomendatu ziola erantsi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea